XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba, dirudienez, aldi artan adarra, enborra baiño askoz geiago estimatzen zalako; batez ere, okiñen aldetik.

Eta ikatzkintzarako ere bai, noski.

Izan ere, lan izugarria izango zan enborrak burni-ziri ta borraz zatitzekoa.

Geroago asi ziran enborretik olak ateratzen.

Jakiña, arpana asmatu aurretik, aizkoraz tajutzen zituzten ol eta abeak.

Arpana nagusitu ezkeroztik, ordea, basoan bertan jaso oi zuten egurkiñek, olak ebakitzeko tramankulua.

Lurretik ainbesteko bat altzaturik eta etzanda ezartzen zan enborra.

Orrezkero, arpana zutika sartzen zitzaion; gora ta beera eragiñaz enborra oldutzeko.

Trenbiderako ezarkiak ez-eze, errendizgintzarako olak ebakitzen zituzten.

Nolanai ere, pagoaren aurretik beste egur mota batzuk erabilli oi ziran erredizgintzan: gaztain, aritz, kereix, etabar.

Beranduago asi ziran erredigilleek pagoa sartzen.

Ala ta guztiz ere, Euskalerri`ko egurrik geienak, labe-aundiek irentsi zituzten.

Bein olagintza edatu zan ezkeroztik, arizti naiz pagadi osoak botatzen ziran, ikatz biurturik labe-aundiak pizturik edukitzeko.

Millaka ta millaka zugaitz zaar bezain mardul ondotik eratxiak izan ziran.

Urte batzuen buruan, Euskalerri`ko baso aiek soildurik geldituko ziran: edo-ta, onenean ere, txit bakandurik.

Betirako zuzterkatuak, bestalde; ez bait-ziran berriro aldatuak izango.

Azkunde moteleko zugaitz motak diralako, noski.

Arrezkero, piñua besterik ez da aldatzen.

Alakoxe ikuspegi illun eta goibelgarria eskeintzen digu.

Ostera, jabeen sakelak azkarrago berotzeko doaia ba-du piñuak.

Euskalerri`an gaur egun zutik gelditzen diran pagadirik geienak Naparru`ko basoetan daude.

Eta, alabearrez, azken aldiko aizkolaririk geienak naparrutar basomutillak izan dira; edo aruntza lanera joandako gipuzkutar egurkiñak.

Beraz, onezkero ezaguna zaigu aizkolarien sorlekua.

Ba-dakigu nun trebetu izan oi diran gure erriko aizkolariak.

Orain, nola trebetu ta zailtzen ziran ikusiko dugu.

Antziñako basomutillen biziera agertzea aski zaigu.

Egurgin eta ikatzkin jator aien lanabes nagusia zan aizkora.

Zugaitza ondotik botatzeko ez-eze, adarrak soildu ta enborra larrutzeko ere, aizkora erabilli oi zuten bereziki.

Ziñez lan astuna, orduko euskal gizaseme aien zeregiña.

Arrezkero, makiña-batez bigundu da basomutillaren eginkizuna.

Arpana ta, batikpat, motozerra asmatu ezkero.

Ez ori bakarrik.

Grua ta kamioa ere, egurra eramateko zeregiña erabat arintzera etorriko ziran.

Aurrerapen auek guztiak, beraz, pozgarri bezain aipagarriak dira.

Bestaldetik, ordea, basoko lanbideak zearo moztera zetozen.